Irailaren 18a
Gaur iada ondo nago eta klasera etorri naiz.
Hasieran GA1 eta GA2an izaten ari garen arazoei buruz hitz egin dugu, baina ez gara adostasun batera iritsi, beraz, nolabait giroa lasaitzeko, atzoko erlaxazio ariketa egitea erabaki dugu.
Begiak itsi eta anketatik lurraren aberastasuna eta zeruaren jakinduria sentitzera bultzatu gaitu Alaitzek. Emozio ezberdinak bilatu, harnasketan arreta jarri, pentsamenduaren mugimenduan murgildu...
Ondoren klasearekin hasi gara.
Comentarios
Publicar un comentario