Nor naiz eta Zer da hau?

Kaixo! Ongi etorri nire portafolio digitalera!

Olaia Plazas naiz, 21 urte ditut eta Berastegikoa naiz. Gasteizeko Unibertsitateko Haur Hezkuntzako graduko azken urtean nago, "Adierazpena eta komunikazioa dramatizazioaren bidez" deituriko minorra egiten.

Portafolio hau aurtengo Dramatizazio Adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) ikasgaiaren ikasketa-prozesuaren islapena izango da. Egunero klasean egindako jarduerak eta bizipenak gordetzeko espazio bat bezala ulertzen dut, non ikasitakoa modu antolatuan erregistratuko dudan. Nire helburua ez da bakarrik egindako lana jasotzea, baizik eta, horrekin batera, nire hausnarketa pertsonalak eta ikasbide nagusiak ere adieraztea. Hau da, egun bakoitzaren amaieran, egindako jarduerei eta ikasitako eduki teoriko eta praktikoari buruzko nire pentsamenduak eta ondorioak erregistratuko ditut, ikuspegi kritikoa lantzen joateko. Beraz, espero dut nire hausnarketak lagungarri izatea zure hausnarketa pertsonalean.

Portafolio honetan, dramatizazioaren eta teknologia berrien arteko uztarketa aztertuko dut, eguneroko esperientzien bidez. Horrela, gorputz-adierazpena, komunikazioa eta teknologia nola konbinatzen diren ulertzea eta esperimentatzea espero dut. Teknologia hauek dramatizazio-prozesuari nola laguntzen dioten eta adierazpen artistikoari nola bide ematen dioten aztertu nai dut.

Beraz, portafolio honek nire garapen pertsonala eta akademikoa islatuko ditu, bai dramatizazioan, bai Informazio eta Komunikazio Teknologietan, bi arlo hauek nola uztartzen diren ulertzen dudan heinean.

Has zaitezke!


Comentarios

Entradas populares de este blog

BLOQUE TEMÁTICO 1

Irailaren 17a